martes, 25 de noviembre de 2008

Alderdiko oinarri ideologikoak

Alderdiko oinarri ideologikoak, era honetan sailkatu ditugu:

1.- Federalismoa: Oso garrantzisua den puntu ideologikoa da, EAP-PPV barruan. Parrandiston duina ezabatzen duten pertsona asko dagoenez, hala nola S.A. (Soziedad Alkoholika), UUD (UniĆ³n de Udaletxes Desesperados), TOBZE (Tabernen Ondoan Bizi diren Zaharren Elkartea)…

Hau dela eta, pertsona hauek gure borrokari esker bizi direla uste dugu; hauek, ondo dakite, gure elkartasuna ezabatuz gero, beraien indarra itzelezkoa izango dela.

Gure lema, honen aurrean, ondokoa da: Parrandistak geroz eta elkartasun gehiagoz!

2.- Autodeterminazio eskubidearen onarpena: Federalismoan sinisten dugu, eta normala denez, honek autodeterminazio eskubidea onartzera eramaten gaitu. Gogoratu behar dugu, autodeterminazioa, baldintza batzuk behar-beharrezkoak direla oinarri ideologiko hau onartzeko. Besteak beste, lagun-kuadrilak beti ere tabernei beren soldata ematea, “hileko hogei parranda” legea hobestea eta betetzea, eta azkenik, etxe-orduratzea EGE (Etxeratze Gestio Elkartea)-ren araberakoa izatea.

3.- Muturreko alderdi ezkertiarra: EAP-PPVk gogor eta grin handiz baldintzatzen du beronen alderdiko pertsona denak mutur-ezkertiarrak izatea.

Soldata unibertsala eskatzen dugu, bakoitzak beharrezko lana egin ostean HHP (Hileko Hogei Parrandaren legeak, EAP-PPV konstituzioko 123. legea) betetzeko nahikoa izateko.

Bestelade osasun-zerbitzu dohainekoa eskatzen dugu, parranda baten ostean EHMEG (Euskal Herriko Mediku Etxeratze Gestioa) ez ordaintzeko.

4.- Sozialdemokrazia alkoholikoa: Gure alderdiaren azken puntua, eta garrantzitsuena sozialdemokrazia alkoholikoaren aplikazioa da. Ideologia honen konzentrazio altuak, aurretik aipaturiko EHMEG-aren laguntza beharrezkoa izango du.

Gogoratu, gorriak garela, gorri demokratak eta gainera alkoholikoa. Honako azalpena du horrek:

Sozialistak = Gorriak, Sozial-alkoholikoak = Gorri alkoholikoak, edo Gorri mozkorrak, Sozialdemokrata alkoholikoak = Mozkorrak (aurpegi gorria; denon erabakia da).

Beraz, bada, azken puntu honen dedukzio garbia zera da: Mozkorra izatea behar beharrezkoa dela.


martes, 18 de noviembre de 2008

SORRERA, EAP-PPV

Ordua zen, bada, gure alderdi berri honen sorrera teknologia zabaleko itsasoan argitaratzeko.
EAP-PPV (Eusko Alderdi Parrandista - Partido Parrandista Vasco) , euskal parrandiste alderdi politikoa da. Gure ideologia, federalista eta sozialdemokrata alkolikoa dela suposatu nahi dugu bai, soilik suposatu.
Beraz, bada, laister argitaratuko dugu gure alderdiaren printzipio ideologiko, politiko eta sozialak.
Bitartean, izan untsa.